
Bocciak jatorria Grezia Zaharrean du. 70eko hamarkadan berreskuratu zuten Europako iparraldeko herriek, urritasuna zuten pertsonei egokitzeko asmotan. Zehaztasun eta estrategia jokoa da, non Nazioarteko Araudiak jarraituz bere arauak dituen.
Kategoriak kirolarien urritasun mailaren arabera banatzen dira. Guztiak urritasun larria dute, eta guztiak gurpil-aulkian eserita joaten dira. Urritasunik larriena dutenek izan ezik, beste guztiek bolak eskuekin edo oinekin jaurtitzen dituzte. Urritasun larriren bat dutenen kasuan berriz, malda baten laguntzarekin jokatzen dute. Behin norabidea hautatu eta laguntzaileak han jartzen die bola.
Banakako, binakako eta taldekako probak daude, kirol misto bat da eta gizonezko zein emakumezkoak lehiatzen dira elkarrekin.
Banakako, binakako eta taldekako probak daude, kirol misto bat da eta gizonezko zein emakumezkoak lehiatzen dira elkarrekin.