
Lehen urtetan, aurrera eramango ziren kirol zehaztapen bat garatu zen bocciak indarra hartu zuelarik. Baina slalom, igeriketa, atletismoa edota txirrindularitzak ere bere indarra izan zuen. Gainera, gaur ezagutzen dugunarekin alderatuz, urte haietan futbola eta mahai-tenisa ere praktikatzen ziren.
Urte gutxi behar izan ziren kirolari gazte haiek elitearen izena beregain hartzeko. Beira-arasak domina ugariz betetzen hasi ziren. Sara Carracelas, Richard Oribe, Arkaitz García, Melani Blasco, Miguel Angel Gómez, Yolanda Martín,… mundu mailako kirolari handiak, Dordokaren izena lau haizetara zabaldu zuten. Edozelan, hainbat profesionalen ordutako eta esfortzu handiko lana eskertzekoa izan zen; eta bereziki Dordoka osatzen zuten pertsona bakoitzari eskertu behar zaio, gaur ezagutzen dugun Dordoka beraiek gabe beste talde bat izango bailitzatekeelako.
Gaur, sorreratik bi hamarkada pasa direla, Dordoka Kirol Taldeak historia egin zuten eta egiten ari diren kirolariak gogoan ditu. Baina etorkizuneko kirolariak ere gogoan ditu hauek osatuz eta kirola domina soil bat baino gehiago dela erakutsiaz.