Txirrindularitza egokitua diogunean, ezgaitasunen bat duen pertsonak ekintza ahalik eta erosoen eta autonomia handienarekin jarduteko bizikleta edo trizikloa egokitzeko forma ezberdinei erreparatzen diogu.
Kategoria honetan "handbikes" edo bizikleta manualak, trizikloak, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako tandemak eta ohiko bizikleten edozein ezgaitasunei egokitzeko sistema guztiak biltzen ditugu.
Horretarako, bizikleta egokitu ezberdinak ditugu eta lesio larriak dituztenentzako egokitzapen zehatzak:
- Haur nahiz helduentzako Handcycling trizikloak; gainaldeko gorputz adarren bidez maneiatzen dira
- Lehiatzeko Handcycling trizikloak
- Ikusmen urritasuna dutenentzako tándem bizikletak

- Ezgaitasun motore arina dituzten pertsonentzako trizikloak
- Ezgaitasun motore larriak dituzten pertsonentzako trizikloak
- Gainaldeko gorputz adarretan urritasunak dituzten pertsonentzako etzaniko trizikloak
Txirrindularitza egokituan erabiltzen diren bizikleta manualak edo "handbikes" delakoak hiru gurpiletakoak dira. Bere erabilera eta trakzioa besoekin egiten da hankak oin-euskarrian eroso doazelarik. Edozein bizikleta moderno bezala, ahalegina arintzeko nahiz etekin hobeago bat izateko pinoi ugari ditu.