
Slaloma garun-paralisia duten pertsonentzat eginiko kirola da. Gurpil-aulkian dabilen kirolariek oztopoak saihestuz ibilbide osoa egin behar dute ahalik eta denborarik gutxienean. Oztoporen bat bota ezean, edo behar bezala gainditzen ez bada, denbora-zigorra ezartzen zaio partaideari, eta batzuetan ere kanporatua izaten da.
Kirol honen praktikak bi abantaila nagusi eskaintzen dizkio kirolariari: batetik, kirolariaren potentzial fisikoa garatzea, eta bestalde, gurpil-aulkia erabiltzen hobetzea.
1992an hasi zen slaloma gurpil-aulkian ezagutzen Euskadin, izan ere, Aspace Gipuzkoak lehen taldea sortu zuen.
Ordutik beste autonomia erkidegoetara zabaltzen hasi zen, eta hala, 1993an lehen Espainiako Txapelketa antolatu zen.